
Baliabide ekonomikorik ez denean, garuna zukutu behar. Hiru gazte nigeriarrek lortu dute, generadore baten bidez, gernu litro bakoitzeko sei orduko elektrizitatea eskuratzea.
Maker Faire Afrika azokan erakutsi dute asmakizuna Duro-Aina Adebola (14), Akindele Abiola (14), Faleke Oluwatoyin (14) eta Bello Eniola (15) nesga gazteek. Lagos hirian aurkeztu duten aparailuak laudorio piloa jaso ditu Maker Faire Afrika blogean.
Motzean hau da funtzionamendua:
Gernutik hidrogenoa erausten da, kutxa elektrolitiko batean.
Hidrogenoa ura arazten duen iragazki batera doa eta gas zilindroan sartzen da.
Gas zilindroak borax likidoa duen zilindrora mugitzen du hidrogenoa, bertan hezetasuna kentzen zaio.
Hidrogeno araztua generadorera doa, horrek elektrizitatea sortuz.
Txixa litro batekin, 6 orduko elektrizitatea





