Patxi Huarte, Zaldieroaren ekarpena: ¨Fukushimako zentral nuklearraren erradioaktibitatearen grafikoa da (erradioaktibitate gehiena itsasoan galdu zen lehen egunetan). Nik artxibo honetan (.kmz fitxategia) Garoñako zentrala dagoen lekuan kokatu dut Fukushima Google Earth-en ikusteko.¨
Iñaxio Antoñana: Amesgaiztoa, Xabier Gantzarain: Su gabe, Unai Iturriaga: Hegazkinen itzala, Iker Aranburu: Konponbideak, Zaborren auzia Gipuzkoan, Markel Olanori erantzuna, Fredi Paia: Barkatu, Etikarte: Denon bakea denontzat, Paco Marin: Monarkiari goraipamena
Hamar gezur borroka armatuaren amaierari buruz
Gaur8: Jon Benito: Hierarkia
Bertolt Brecht nahi nuke izan une batez. Utzidazu Bertolt Brecht izatera jolasten. Gauza eta jendeak garrantziaren araberako hierarkia batean kokatu beharko banitu? Norbera ala besteak egongo lirateke lehenago? Pertsonak ala objektuak?
Nola izan zer norbera gabe? Eta bakarrik?
Noren izenean bizi, ikusi, sentitu, arrazoitu ni gabe?
Ze zentzu dute besteek ni gabe?
Munduak ez du eguzkiaren jiran buelta egiten, norberaren birara baizik. Libre izateko hegoak ala egoa?
Ni naiz, gero beste dena.
Gizonezko ala emakumezko?
Ni naiz: begia, eskua, sentitzeko burua, pentsatzeko bihotza.
Osasuna, askatasuna, elkartasuna… todos a una!
Egin dezadan atzera ordea: ni izateko behar dut ama, amak zientziarekin edo aitarekin, edo bien nahasturarekin egiten nau. Ni izateko behar dut aita, behar dut ama, jaiotzeko eta gero, izango naizena izan nadin.
Neu baino garrantzitsuagoak al dira niretzat?
Beno, orduan, lehentasunen zerrendan, ni eta familia, ordena horretan.
Baina bizi al naiteke aterperik gabe? Abiapuntu, babes, espaziorik gabe. Lurrean bizi naiz, lurrak egiten nau, lurretik jaten dut, lurra partekatzen dut. Zer naiz ez banaiz nonbait? Etxea familia baino garrantzitsuago? Familia ez al da nomada? Bat hartzen dugu oinordetzan eta beste bat bilatzen dugu etorkizunerako.
Lurra, lurraz, lurretik, lurrarekin, lurrean nioen. Besterekin. Hemen. Hemen nirekin hasten da, baina non bukatzen da hemen eta hasi han. Hemen da gu. Han da besteak. Hemen eta gu gara ni eta familia, lagunak, ideiakideak. Han dira gainerako guztiak.
Hemen da logela, etxea, auzoa, herria, komunitatea. Baina zenbat hemen han, eta han ere hemen da batzuetan.
Itzul nadin ostera ere: ni, familia, lekua, jendea, ordena horretan.
Ni naiz, ni nator, ni hemen eta orain, ni gu.
Nola nahasten naiz bestearekin ni izateari utzi gabe? Ni izanda izan al gaitezke gu? Naizelako gara ala nahi dudalako? Lagun edo herrikide. Destino, fede, nahi? Nola artikulatzen gara ni ni naiz, zu zu zara, gu gu gara.
Zerk batzen gaitu?
Baina eta lagunak behar du etsairik lagunik izango bada. Aurkiaren ifrentzua, izateko ez izatearen garrantzia. Zuri edo beltz. Identitatea: bestearen aurka. Naiz, ez naiz. Hemen, han. Gu, besteak.
Edo nirea, zurea.
Objektuak.
Urrea, dirua. Diruaren trukeko guztia.
Gutaz ere hitz egiten duten gure diru trukeko gauzak. Erosi al daiteke izango naizena? Nire galtza bereziak, markako zapatilak, erlojua… Daukadana ere banaiz. Iñigo Astizek dio: «Hau guztia bukatzen den egunean/ objektuak izango dira gutaz eta/ gure ordez mintzatuko direnak».
Bertolt Brecht: «Ni, familia, lekua, lagunak / aurkariak, dirua/ondasunak».
Ez da hori bakarrik baina.
Badira beste faktore batzuk baina. Nire eskueran ez daudenak. Ala bai? Ni egiten naiz, bestek ere modelatzen naute, gertatzen zaizkidan gauzen antza hartzen dut. Gustatzen zaidan jendearena, eta gero eta gehiagotan gorroto dudanarena.
Gaitz erdi nire akatsen errudun bakarrik izan beharko banu.
Influentziagarri, zaurgarri, meneko, erosgarri, egarri, ahul.
Eta zerbait gertatuko balitz edo egiten badute ordena iraultzeko?
Non zaude Bertolt Brecht? «Esaten digute: Jan eta edan! Zer duzue, alai zaitezte!/ Baina zelan jan eta edanen dugu gero / Jaten duguna gosetuari kendua badiogu /Eta gure ur basoa egarrituak behar badu? /Eta hala ere jan eta edan egiten dugu».
Dirua, ni, dirua, etxea, dirua, jan, dirua, erosi…
Zein da oraindik intimo eta pertsonala politikoa dela zalantzan jartzen duena? Esan bai ala ez.
Esan, Bertolt Brecht, zer da etorkizuna? Ez bada estualdia, dirua, erabakia, sexua, boterea eta askatasuna, aurkari gehiago adiskide baino eta abar… nik, nigandik, nigatik eta niretzat, nigana, nire aurka.
Iñaki Gabilondoren tonua, adjetiboz beteriko Juan Pablo Fusiren gidoia … tumatxa egia izateko.
Iñaki Anasagasti: ETBren manipulazio historikoa…,
Caixak Caja Cívica (CAN) erosiko du burtsan balio duena baino %11a gutxiago ordainduaz
Alberto Pradilla:Nire arreeeta eskainiko dizuet, Iñigo Bullain: Deskontu orduan, Jose Serna: Bizitzaren zuhaitza, Edmundo Fayanás Escuer: Alemania, ekonomi nazismo berria, Jose Luis Sesma: Marx, PSN eta lur elektorala,
Aritz Galarraga: Negarrari negarra
Joy Harjo: EMAKUME ARRISKUTSUA NAIZ
Danele Sarriugarteren lanari esker -ikus elearazi,
aurreneko poema zabalduko dugu guk ere hemen:
EMAKUME ARRISKUTSUA NAIZ
Leiho urdin gardenen gailur zorrotzak
nigana datoz
aireportuko bigarren solairutik.
Ertzek dantza egiten dute Sandias-en magaletan
segurtasun zaintzaileen atzetik,
horiek arma-detektatzailerantz agurtzen nautenean.
Emakume arriskutsua naiz.
Makinak zarata egiten duenean diostate
kentzeko gerrikoa
eta hain erraz askatzen dut
non inguruan dagoen gizon baten
behakoa harrapatzen baitut.
(Agian hori da makina kantarazten duen
arma heriozkoa)
Emakume arriskutsua naiz,
baina arma ez dago ikusgai.
Segurtasunak ez du sekula aurkituko.
Ezin dute aditu
nire buru barneko pistolaren hotsa
Borobilean bizi gara, zikloka. Sokaren mutur biak borobilean elkartu, eta katebegiak osatzen ditugu.
Antonio Tabucchi, ” Sostiene Pereira” ren egilea hil da.
Lucia Etxebarria Ez beharrezkoa, Jone Miren Hernandez Garcia: Feminismo islandiarra, Onintza Enbeita: Borobilean, Xabier Gantzarain: Gainezka, Arantxa Iturbe: Kuadrillan, Iñaki Petxarroman: Berehala, baldintza gabe, Anjel Lertxundi: Sustraiak, Onditz Barandalla Ane Olabarri: Gozatu aniztasuna euskaraz
Iker Casanova: Ziklo politiko berri bat (I), Iker Casanova: Ziklo politiko berri bat (eta II),
Patxi Abasolo López: Zergatik ditoe Nafarroa, Espainia esan nahi dutenean?, Miguel Sanchez-Ostiz: Blokeoak, Gabriel M. Otalora: Ez dadila argia itzali, Isidro Esnaola: Banketxeak jaun eta jabe, Iñaki Altuna: Egindako kaltearen aitorpena
Efektu optikoa

Andoni Egaña: Spar,
Urtzi Urkizu. Idazlea
«Kezkatu egiten nau gure ondorengoei zer utziko diegun pentsatzeak»
Beatriz Zabalondo: Konplexuz josita, Onintza Enbeita: Udaberria, Xabier Gantzarain: Propaganda, Gari Udabe: Txanoak, Xabier Isasi Aberri Egunaren atarian, balantzea eta egitekoak, Mikel Lizarralde: Badakigu euskaraz.
Miren Peruarena: Ahuleziaren ondorioak: “Malenkonia antzuak jotako gizarte bat izaten jarraitu nahi ez badugu, hartu beharra dago kokapen egoki baten determinazioa. Hortik hasten da guztia”
Iñaki Egaña: Orainak historia egiaztatzen du, Floren Aoiz: Arroz esnea, ladriloak eta greba orokorra , Jon Jimenez, Andoni Olariaga: Espainia: inkisizioa, zigorra eta barkamena, Fernando Hevia, Aser Lertxundi: Irteera lerroa,
Onintza Enbeita: Gaitasunak, Xabier Gantzarain: Koloretan, Hur Gorostiaga: Lurralde elkargoa, Pello Urzelai: Urrutiko aholkua, Juanjo Olasagarre: 1512, Lan Ona!, Viçenç Navarro: Jeitsi al da pobrezia munduan?
Orgasmo anitza









