• HASIERA
  • NOR GARA?
  • Inkesta
  • Besterik
  • Bizitza
    • Aisia
    • Ekologia
    • Filosofia & Erlijioak
    • Nutrizioa
    • Osasuna
    • Psikologia
    • Sexoa
    • Umorea
  • Geografia & Historia
  • Giza & Ekonomia
  • Irakurketak
  • Kultura & Hezkuntza
    • Arkitektura
    • Arte Ederrak
    • Euskara
    • Ikus eta entzun
    • Komunikazioa
    • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Politika
  • Tekno & Zientziak
Hemen zaude : Horrela bizi bagina beti! »

Papertab. Horrela izango da papera ordezkatuko duen etorkizuna?

2013-ko Urtarrilaren 09-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Tekno & Zientziak
Etiketak: Papertab  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Presoen sakabanaketaren mapa

2013-ko Urtarrilaren 09-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Bizitza, Politika
  

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

National Geographic 2012. Argazki onenak.

2013-ko Urtarrilaren 09-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Ikus eta entzun, Natura
Etiketak: National Geographic  

argazki gehiagorako:

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Andoni Sarriegi: Okerrena, geure lurraldean bertan, bizi ahal izateko eleaniztun bihurtu beharra izan dugula

2013-ko Urtarrilaren 08-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Euskara
Etiketak: Andoni Sarriegi  

Oso dotorea da gure irakaskuntzaren hizkuntza helburua euskaldun eleanitzak sortzea dela aldarrikatzea. Ontzat hartzen da gure artean. Oso baliagarria dirudi eskolen matrikula kanpainetarako ere. Itxura onekoa da eta halako nazioartekotasun-eite bat ere badu lehen begiradan. Munduko hiritartasunaren alde egitearen antzekoa da eta hori oso “aurrerakoia” da itxura batean. Baina, zer-nolako euskaldunak ari gara sortzen bide horretatik? Euskaldun onak ari al gara sortzen, ala euskaldun txertakak eta beste edozein hizkuntzatan euskaran baino trebeagoak direnak ari gara sortzen?

Euskaldunok historian zehar, beharra izan dugun neurrian, beti izan gara eleanitzak. Kanpoko harremanetan, euskaldunak izan dira beti lekuan lekuko hizkuntzetan egin dutenak eta horren frogarik garbiena, munduan beste inon euskaraz hitz egiten den koloniarik ez izatea da euskaldunak munduan zehar asko ibiliak izan arren (hemendik joandako euskaldun batzuen ondorengo gutxi batzuek hizkuntza mantentzen duten lekuetako salbuespen txikiarekin baina inoiz ere ez dira inon topatu Euskal Herritik kanpora, hango jatorria dutenak euskaraz hitz egiten). Kanpoko hizkuntzen behar hori izan dugun heinean, euskaldunok beti izan gara eleanitzak. Okerrena, ordea, zera da, geure etxean, geure lurraldean bertan, bizi ahal izateko eleaniztun bihurtu beharra izan dugula eta horretaz ez da gogoetarik egiten edota ez da egin nahi.

Historian zehar beren hizkuntza beren lurraldean arazorik gabe garatu ahal izan duten etnia, nazio eta herri guztien artean, ez dago inor bere hezkuntza helburuetan eta hizkuntza helburuetan bere hizkuntza eta beste batzuk maila berean jakitea helburutzat duenik. Eleaniztasuna kanpo harremanen arabera praktikatzen dute halakoetan eta harreman horien beharretara mugatua gelditzen da besterik gabe. Noski, norbanakoa beti aske da, diktadura batzuetan salbu, nahi dituen hizkuntzak ikasteko, munduan zehar bidaiatzeko eta praktikatzeko, bere asmo, egoera, diru, gurari, interes eta gainerakoen arabera. Bestalde, teknologia aurrerapenak egitean, horretan partaide diren hizkuntzek, beti sortzen dute behar handiagoa ikasiak izateko, baina beti ere arlo horretarako.

Gurean, ordea, geurea adina beste hizkuntza batzuk ikastea jartzen da helburutzat eta hori, hasteko, helburu arraroa da. Edozein naziok edo etniak edo gizartek edo herrik, bere biziraupenerako lehen helburua, bere hizkuntza bere ondorengoei ongi transmititzea du, hiztun onak eta trebeak sortzea, hizkuntzarekin hizkuntzaren barruan jolas egin ahal izatea, artea egitea, elederrak sortzea eta teknikak eta teknologiak bere hizkuntzan ongi adieraztea. Baina guk, azken berrogei urte hauetan euskaldun batzuek horretan egindako lan erraldoia gorabehera, guk, ez gizarte moduan eta ez gure agintaritza partzialen helburuetan, ez daukagu helburu nagusi hori inon jarrita eta alai alai gabiltza euskaldun eleanitzak sortzea dugula helburu (ez errealitate) esaten. Helburuetatik errealitateetara tarte handia egon ohi da beti eta gure kasuan ere halaxe dago eta horrela jarraituz gero egon ere egongo da. Gainera, euskaratik harago ikasteko beste hizkuntza horietan, lehen tokietan geure hizkuntzari zuzen zuzenean alorra jan dioten eta jaten jarraitzen duten hizkuntzak jartzen ditugu: espainiera eta frantsesa; eta hurrena, mundu osoan arlo hori besteei jaten ari den inperialistena jartzen dugu: ingelesa. Azken hori, adibidez, lehen espainierak eta frantsesak jandakoaz gainera, musika eta kantuen arloa erabat jaten ari zaigu Euskal Herrian baina inork ez du horretaz konturatu nahi..

Beraz, zerbait eraginkorragorik egitekotan, Euskal Herrian, euskaldun onak sortzea izan behar du helburu nagusi hezkuntzan eta hizkuntzen arloan eta gero, beharren, negozioen, harremanen eta gisakoen arabera, gero, eleaniztunak sortzea. Horretaraino iritsita esan beharra dago, eleaniztasunean ere maila guztiak ez direla berdinak. Ez da berdin gurea zuzenean zapaltzen duten bi hizkuntzetan oso trebeak izatea edota ingelesez, italieraz, portugesez edota alemanez izatea. Ez da berdin hizkuntza horietako edozeinetan ez galtzeko adina jakitea edo jatorri horietako pertsonen artean ibiltzeko adina jakitea edota horietakoren bat edo beste lehen hizkuntza eta bigarren hizkuntza izateraino ikasi eta erabiltzea eta euskara hirugarren tokian edo atzerago edukitzea.

Jakitea berez, ona da, hori ez dut ukatuko, baina zenbat jakin behar den ere zehaztu beharra dago, ikasteko eta jakitera iristeko denbora ere mugatua izaki, gauza guztiak ezin baititugu ikasi. Herriak eta gizarteak ez dira berez eleanitzak izaten. Eleanitzak kanpokoekin harremanak dituzten norbanakoak izaten dira, ez herritar guztiak. Norbanakoen arloan, bakoitzak bere interes eta beharren arabera garatzen duena edota derrigorrez eskatzen diotena izaten da. Herri edo gizarte moduan behar dugunaz ari naiz hizketan ez norbanako jakin batzuek behar dutenaz. Ni herritar guztien helburu izan behar duenaz ari naiz. Eta horretan garbi eduki behar dugu helburua zein den: euskaldun onak, jantziak, euskaraz gai guztiez jarduteko modukoak, hizkuntza lantzen eta erabiltzen dakitenak, artea, umorea eta teknologia ere sortzeko edo gutxienez sortutakoa ulertzeko gai direnak, etab., sortzea izan behar du. Hau da, bi hitzetan esanda, euskaraz bizitzeko heztea izan behar du helburu. Eta beste hizkuntzak, ba hori, munduan ibiltzeko behar ditugun heinean ikasi eta erabili behar ditugula, ez etxean bizitzeko. Erramun Baxok soziolinguista lapurtarrak aspaldi esana du horrelako zerbait: Euskara Euskal Herrian erabiltzeko eta bizitzeko dugu eta beste hizkuntzak munduan (Euskal Herritik kanpo) ibiltzeko.

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Ángeles Maestro, Osasungintzaz

2013-ko Urtarrilaren 07-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Osasuna
  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Iruzkin 1
 

OTANek aitortzen du. Afganistanen petroleoa zegoen. Eta urrea.

2013-ko Urtarrilaren 06-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Geografia & Historia, Politika
  


Nazanin Armanian: OTANek aitortzen du. Afganistanen petroleoa zegoen

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

#U12Bilbora: MobiLIPDUBzioa Durangon.

2013-ko Urtarrilaren 06-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Bizitza, Politika
Etiketak: #U12  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Plastikoaren amesgaiztoa

2013-ko Urtarrilaren 04-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Ekologia, Tekno & Zientziak
Etiketak: plastiko  


Ez al da amesgaiztoa behin baizik usatuko ez dugun litro bat ur ekarriko ditugun plastikozko botila hori egiteko lanean xahutu izana litro laurden bat petrolio eta hiru litro ur?
… “Ez al da garaia Europako Batasuna has dadin diseinatzen plastiko hobeak, toxiko gutxiago daramatenak, produktu hobeak eta horien tratamendurako sistema hobeak, baimenduko digutenak plastikoaren abantailak erabiltzea horren kalteak nozitu gabe?”
Plastikozko zorro eta ontzien egia ezkutuak

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

MAN: Merke irteten du planeta suntsitzeak

2013-ko Urtarrilaren 04-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Bizitza, Komunikazioa, Natura, Tekno & Zientziak
  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Asteburu honetan aimatuko da Guggenheimeko erakusketa Egon Schieleren lanari buruz

2013-ko Urtarrilaren 04-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Arte Ederrak, Irakurketak
Etiketak: Alberto Barandiaran, Egon Schiele, Guggenheim  

“Egon Schielek inoiz ez zituen margoak zuzentzen. Inoiz ez zuen lerrorik zirriborratzen, inoiz ez atzera egiten, inoiz ez zuen mihise gaineko marra hori berriro trazatzen, inoiz ez zuen berregiten, sekula ez egindakoa zalantzan jartzen. Ikaragarria da nola marraztu daitezkeen oinaze keinuek desitxuratutako gizonezko horiek eta, era berean, jarrera erotikoan etzanda emakume desiragarriak, eta biolontxelorik gabeko biolontxelo jotzaileak, eta panpinak bezala eseritako neskatilak, eta ibai gainean zintzilik geratutako etxe horiek, eta bodegoi sotil bat, eta dena hain seguru, zalantzarik gabe, di-da. Ikaragarria da nola bi marratan esan daitekeen ia esan nahi den guztia: irribarre etsi bat, urteek azalean sortutako higadura, zahartzaroari beldurra, datorrenari eta ez dakigunari ikara, inozentzia.”
Goi mailako kritika: Alberto Barandiaran: Marra solte bi baino ez

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 
12345678
  • Berriketan
  • Sare sozialak
    • Twitterren gehitu
    • Facebooken gehitu
    • RSS
    • Delicious-en gehitu
    • Sare sozial gehiagotan gehitu
  • Iruzkin berriak
    amayaamaya :
    Desastre!!!!!..
    hbbbhbbb :
    Angeles Maestro: Nola prestatu eta nor ateratzen d..
    hbbbhbbb :
    Estitxu Eizagirreren Gaitzerdi blogetik ateraratak..
    legazpiarlegazpiar :
    Lluis Verdaguer (CiU): «Atez atekoa kenduko banu, ..
    amayaamaya :
    Goian bego...
  • Etiketak
    2012 berria Bildu Bizi bizitza Brasil CAN dantza Donostia EH Eskozia Espainia ETA Euskal Euskara filma Gantzarain giza independentzia Internet irakasle Jakoba Errekondo jatorria krisia kutxa Lan Lertxundi Lorea Agirre Love mundua musika Nafarroa Odon Olariaga Osakidetza Pako Aristi politika PSN Surf tortura UPN ustelkeria Zarautz ZAZ zoriontasuna
  • Artxiboa
    • Maiatza 2013 (5)
    • Apirila 2013 (13)
    • Martxoa 2013 (22)
    • Otsaila 2013 (60)
    • Urtarrila 2013 (50)
    • Abendua 2012 (46)
    • Azaroa 2012 (49)
    • Urria 2012 (47)
    • Iraila 2012 (25)
    • Abuztua 2012 (44)
    • Uztaila 2012 (56)
    • Ekaina 2012 (81)
    • Maiatza 2012 (88)
    • Apirila 2012 (84)
    • Martxoa 2012 (107)
    • Otsaila 2012 (103)
    • Urtarrila 2012 (131)
    • Abendua 2011 (108)
    • Azaroa 2011 (94)
    • Urria 2011 (120)
    • Iraila 2011 (137)
    • Abuztua 2011 (155)
    • Uztaila 2011 (175)
    • Ekaina 2011 (158)
    • Maiatza 2011 (16)
HORRELA BIZI BAGINA BETI!
Copyright © 2013. All Rights Reserved.