• HASIERA
  • NOR GARA?
  • Inkesta
  • Besterik
  • Bizitza
    • Aisia
    • Ekologia
    • Filosofia & Erlijioak
    • Nutrizioa
    • Osasuna
    • Psikologia
    • Sexoa
    • Umorea
  • Geografia & Historia
  • Giza & Ekonomia
  • Irakurketak
  • Kultura & Hezkuntza
    • Arkitektura
    • Arte Ederrak
    • Euskara
    • Ikus eta entzun
    • Komunikazioa
    • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Politika
  • Tekno & Zientziak
Hemen zaude : Horrela bizi bagina beti! »

ITURRITERAPIA

2013-ko Ekainaren 19-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Bizitza, Ekologia
Etiketak: GRIFOTERAPIA, ITURRITERAPIA  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Zero Plastic Week 2013

2013-ko Ekainaren 17-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Ekologia
Etiketak: Zero Plastic  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Compost

2013-ko Ekainaren 17-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Ekologia
Etiketak: Compost  

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Falciani: Diru beltzaren sare finantzieroak nola funtzionatzen duen

2013-ko Ekainaren 13-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Giza & Ekonomia
Etiketak: Diru beltza, testaferro  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Hau da, aurreko astean, Vienan ospatu zen GreenPower azokan Espainiak eskaini zuena

2013-ko Ekainaren 11-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Giza & Ekonomia, Politika
  


Stand-a hutsik, asmatzailerik ez… alemaniar eta austriarren trufak eta algarak!!! Bitartean gureak lan eta lan.

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Azken hiru urteetan, %7 egin du gora Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren agenteen kopuruak Hego Euskal Herrian

2013-ko Ekainaren 11-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Politika
  

Konponbide prozesu guztietan azaltzen da. Desmilitarizazioa funtsezkoa da bake, normalizazio eta bizikidetza prozesu bat garatzeko. Berme bat dela diote adituek. Eta hala izan beharko lukeela Euskal Herrian ere bai. Hemen, aspaldikoa da aldarrikapena. Eta hala da oraindik ere, ETAk jardun armatua utzi eta urte eta erdi pasatu denean.

Desmilitarizazioaren auzia askatu gabeko korapiloa da oraindik. Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialak ere heldu dio gaiari. «Estatuaren segurtasun indar eta kideen kopurua eta eginkizuna berriro dimentsionatzea gomendatzen dugu, eta errealitatera moldatzea», dio berriki kaleratu dituen gomendioetako batek. Eta kezkatuta azaldu da, uste baitu segurtasun indar eta agenteen gaineko «kontrol mekanismoak» indartu behar direla eta horiek erakunde eta gizarte zibilaren esku utzi behar direla. Foro Sozialak agerian utzi du, beraz, alor horietan ez dela urratsik egin, aurrerapausorik ez dela eman. Kontrako bidetik ez bada, behintzat.

Izan ere, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteen kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian azkenengo hiru urteetan. Espainiako Barne Ministerioak 449 polizia gehiago erregistratu zituen 2009tik 2012ra:%7 gehiago. Eta 2008tik 2009ra behera egin bazuen ere, urte horretatik aurrera etenik gabe egin du gora.

Espainiako Ogasun eta Administrazio Ministerioaren Langileen Erregistro Zentralaren buletin estatistikoetatik eskuratu ditu datu horiek BERRIAk. Horien arabera, 2012an, Espainiako 6.869 polizia zeuden Hego Euskal Herrian. Zifra horiek handiagoak izan daitezke aintzat hartzen badira urte horretako maiatzean gobernuak Amaiurren galdera bati erantzunez eman zituen zifrak. Orduan esan zuen 7.063 polizia zeudela —4.837 guardia zibil eta 2.226 polizia—, buletinean jasota dagoen kopurua baino 194 gehiago — beste herrialde batzuetatik behin-behinean etorritako agenteak izan daitezke horiek—. Langileen Erregistro Zentralak, berriz, Espainiako Administrazioak nomina bidez ordaintzen dituen funtzionarioak hartzen ditu kontuan, postua zehaztuta duten herrialdearen arabera, baina bereiztu gabe zenbat diren guardia zibilak eta zenbat poliziak.

Administrazioaren zifrek agerian uzten dutenez, polizia kopuruaren igoerarik handiena 2010ean eta 2011n jazo zen. Urte horietan izan zen, hain zuzen, ezker abertzalearen barne eztabaida. ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri aurreko hilabeteak izan ziren: 2010ko irailaren 5ean jakinarazi zuen ETAk, eraso ekintzei dagokienez, hilabete batzuk zeramatzala su-etenean; 2011ko urtarrilaren 10ean, orokorra, iraunkorra eta egiaztagarria zela su-etena; eta 2011ko urriaren 20an, borroka armatua behin betiko uzten zuela. Azaroaren 20an, halaber, gobernu aldaketa izan zen Madrilen. Bi urte horietan handitu zen gehien Espainiako polizien kopurua. Barne Ministerioak 289 polizia gehiago bidali zituen Hego Euskal Herrira.

Horrez gain, bi urte horietan Espainiako Armadako kideen kopuruak ere gora egin zuen. Bi urtean, 82 militar gehiago bidali zituzten: %3,55 gehiago. Militarren kasuan, halere, gutxitu egin da kopurua azken lau urteetan, baina ez polizien igoeraren tamaina berean. 2008tik, Espainiako Armadako 62 kide gutxiago daude, %2,6 gutxiago. 2012an, 2.307 militar zeuden guztira.

Zifra horiek bat egiten dute Espainiako Estatuaren menpeko herrialdeetan urte horietan izan den polizia kopuruaren gorakadarekin. 2009tik 2012ra Espainiako administrazioan funtzionarioen kopuruak gora egin duen alor bakarrenetakoa izan da poliziena, eta igoera oso nabarmena izan da, gainera. Hiru urtean, %11 handitu da: 15.828 polizia berri kontratatu dituzte.

Zifra horrek, baina, ez du esan nahi Hego Euskal Herrian igoera txikiagoa izan denik, arestian aipatu bezala %7 handitu bada ere Espainiako polizien kopurua hemen. Izan ere, Espainiako Estatuko hiru herrialdetan izan da igoerarik nabarmenena: ia 16.000 polizietatik, 11.000 inguru Andaluzian, Madrilen eta Valentzian daude erregistratuta. Hiru herrialde horietan, gainera, Hego Euskal Herrian baino herritar gehiago bizi da, eta, igoera gertatu aurretik, hango polizia kopuruen ratioak —polizia kopurua mila biztanleko— Espainiaren batez bestekoaren azpitik zeuden.

Datu horiek 2012ko erroldarekin konparatzen badira, ikus daiteke oso antzekoak direla Hego Euskal Herrian izandako igoera eta Espainiaren batez bestekoan izandakoa. Hain zuzen, 2008tik 2012ra, guardia zibilen eta polizien ratioa 0,2 igo zen Hego Euskal Herrian, eta 0,3 Espainian. Denbora tarte berean, Hego Euskal Herrian %2,1 handitu zen errolda, eta Espainian, %2,4. Hemen, Espainiako 2,5 polizia daude mila biztanleko, eta Espainian, 3,1.

Aldea dagoen arren, horrek badu azalpen bat. Hego Euskal Herrian Espainiako polizien eta guardia zibilen ratioa txikiagoa bada ere, kontuan hartu behar da hemen polizia autonomikoak ere badaudela —Ertzaintza, 8.000 kide inguru, eta Foruzaingoa, 1.100 bat kide—. Horiek zenbatuta, Hego Euskal Herrian 5,6 polizia daude mila biztanleko, Espainiaren bikoitza ia. EAEko ratioa 6,8 da, eta Nafarroakoa, 5,4.

Ertzaintzaren pisua

Konparaketa bat egiteko, baliagarria izan daiteke Kataluniako datuak aztertzea, han ere badagoelako polizia autonomikoa —Mossos d’Esquadra deiturikoa—. Espainiako poliziak soilik kontuan hartuta, Hego Euskal Herrian, 2,5 polizia daude mila biztanleko. Katalunian, berriz, 0,88 —2012an, Hego Euskal Herrian 9.869 polizia zeuden, eta Katalunian, 6.718—. Datuek agerian uzten duten moduan, Espainiako polizien pisua askoz ere nabarmenagoa da Hego Euskal Herrian.

Era berean, polizia autonomikoaren pisua ere handiagoa da hemen. Katalunian, 16.000 mosso inguru daude: 2,1 mosso mila biztanleko. EAEn, 8.000 ertzain daude: 3,6 mila biztanleko.

Beraz, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren agenteekin bakarrik edo ertzainekin soilik, Europako Batasunak gomendatutako ratioa gainditzen da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Nafarroan, berriz, pisu gutxiago dauka Foruzaingoak, ez duelako Ertzaintzak bezainbeste eskumenik. Horiek hala, 1,7 foruzain daude mila biztanleko, baina Espainiako 3,7 polizia daude.

Horiek hala, eta BERRIAk iaz nabarmendu zuen bezala, Euskal Herria da, Zipreren atzetik, Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen herrialdea, Turkia eta Irlanda Iparraldearen aurretik. Euskal Herri osoan, eta polizia guztiak kontuan hartuta, sei polizia daude mila biztanleko; beste era batera esanda, polizia bat dago 165 biztanleko. Denera, 18.000 inguru. Zifra horiek txiki uzten dute EBren gomendioa: bi polizia mila biztanleko.

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Gure esku dago

2013-ko Ekainaren 08-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Politika
Etiketak: Gure esku dago  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Fracking-aren itzala

2013-ko Ekainaren 04-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Ekologia
Etiketak: Fracking  

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Pako Aristi: Independentzia paperak. Ezinbestekoa estrategia abertzalea eraikitzeko

2013-ko Ekainaren 03-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Politika
Etiketak: estrategia, independentzia, Pako Aristi  

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Trikifollia

2013-ko Maiatzaren 31-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Ikus eta entzun, Musika
  


Jaun andereak,

zuengana jotzen dut hainbat kontu esan eta pare bat gauza eskatzeko.
Kontua zera da, Unairen dokumentala egiteko diru bilketa egiten ari garela, trikitixa eta Italiarena. Crowdfunding delako sistemaren bidez egiten ari gara, hau da finantziazio kolektiboaren bidez.
Goteo.org gunean egiten ari gara, proiektuaren detaileak hemen ikus ditzakezue:

Trikifollia

Dirua eskatzeko kanpainaren aurkezpena joan den ostiralean egin genuen Guardetxean, ez genizuen deialdi “ofizialik” egin azkeneko unera arte ez genuelako ziur zer, nola eta noiz.

Goiko azalpenaz gain, Interneten Twitter eta Facebook ere erabiltzen ari gara proiektua ezagutzera emateko.

Guztira, 12.800 bat euro behar ditugu filma egiteko, baina 9.300rekin egitea bermatuko genuke. Une honetan bertan 460 euro bildu ditugu, eta crowdfunding plataformako teknikariek esan digutenez , oso proiektu ona izan arren atzeratu xamar gabiltza dirua biltzen. Esan digutenez, gomendagarria da lagunek, familiak eta azken batean dirua ziur emango dutenek ekarpena hasieran egitea. Izan ere, kopuru on bat hasieran edukitzeak ekarpena egiteko zalantzan daudenak animatzen baititu. Dagoeneko Donostia 2016koekin hitz egin dugu eta beraiek ekarpenen bat egingo dutela esan ziguten 1.000 bat euro ere aipatu zuten; baina, beraiena geldoa izango den sentsazioa dugu.
Hori dela eta, ekarpena egiteko asmoa daukazuenei, baina oraindik egin ez duzuenei, lehenbailehen egitea eskatzen dizuegu,

Hori egiteko, invest gunean egin daiteke. Norbaitek arazorik izango balu ordainketa sistemarekin, mesedez gurekin harremanetan jarri, eta moldatuko dugu moduren bat. Bestalde, txartela eta pay-palen artean guk geuk txartela nahiago dugu, komisio txikiagoa kobratzen dutelako.

Crowdfunding kanpainari buruzko beste bi xehetasun. Egunak azkar doaz, oso. Izan ere, lehen 9.300 euro biltzeko 40 egun genituen eta, dagoeneko, ia sei joan zaizkigu. Bestetik, gutxieneko kopurua biltzea lortuko ez bagenu, ekarpena ez zaio txartelari kenduko, hau da, dirua itzuliko da.

Akzenik, dirua jarri edo jarri ez, denei zera eskatu nahi dizuegu, mesedez gure
@trikifollia eta facebook ahal bezainbeste mugitu eta ezagutzera eman.

Bada horixe bera, hemendik gutxira elkarren berri izango dugulakoan,

Mikel. (telf: 695-75 97 70)

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 
123456789101112131415161718192021222324252627282930313233343536373839404142434445464748495051525354555657585960616263646566676869707172737475767778798081828384858687888990919293949596979899100101102103104105106107108109110111112113114115116117118119120121122123124125126127128129130131132133134135136137138
  • Berriketan
  • Sare sozialak
    • Twitterren gehitu
    • Facebooken gehitu
    • RSS
    • Delicious-en gehitu
    • Sare sozial gehiagotan gehitu
  • Iruzkin berriak
    amayaamaya :
    Desastre!!!!!..
    hbbbhbbb :
    Angeles Maestro: Nola prestatu eta nor ateratzen d..
    hbbbhbbb :
    Estitxu Eizagirreren Gaitzerdi blogetik ateraratak..
    legazpiarlegazpiar :
    Lluis Verdaguer (CiU): «Atez atekoa kenduko banu, ..
    amayaamaya :
    Goian bego...
  • Etiketak
    2012 berria Bildu Bizi bizitza Brasil CAN dantza Donostia EH Eskozia Espainia ETA Euskal Euskara filma Gantzarain giza independentzia Internet irakasle Jakoba Errekondo jatorria krisia kutxa Lan Lertxundi Lorea Agirre Love mundua musika Nafarroa Odon Olariaga Osakidetza Pako Aristi politika PSN Surf tortura UPN ustelkeria Zarautz ZAZ zoriontasuna
  • Artxiboa
    • Ekaina 2013 (9)
    • Maiatza 2013 (13)
    • Apirila 2013 (13)
    • Martxoa 2013 (22)
    • Otsaila 2013 (60)
    • Urtarrila 2013 (50)
    • Abendua 2012 (46)
    • Azaroa 2012 (49)
    • Urria 2012 (47)
    • Iraila 2012 (25)
    • Abuztua 2012 (44)
    • Uztaila 2012 (56)
    • Ekaina 2012 (81)
    • Maiatza 2012 (88)
    • Apirila 2012 (84)
    • Martxoa 2012 (107)
    • Otsaila 2012 (103)
    • Urtarrila 2012 (131)
    • Abendua 2011 (108)
    • Azaroa 2011 (94)
    • Urria 2011 (120)
    • Iraila 2011 (137)
    • Abuztua 2011 (155)
    • Uztaila 2011 (175)
    • Ekaina 2011 (158)
    • Maiatza 2011 (16)
HORRELA BIZI BAGINA BETI!
Bitanta(k) Garatua
Copyright © 2013. All Rights Reserved.