• HASIERA
  • NOR GARA?
  • Inkesta
  • Besterik
  • Bizitza
    • Aisia
    • Ekologia
    • Filosofia & Erlijioak
    • Nutrizioa
    • Osasuna
    • Psikologia
    • Sexoa
    • Umorea
  • Geografia & Historia
  • Giza & Ekonomia
  • Irakurketak
  • Kultura & Hezkuntza
    • Arkitektura
    • Arte Ederrak
    • Euskara
    • Ikus eta entzun
    • Komunikazioa
    • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Politika
  • Tekno & Zientziak
Hemen zaude : Horrela bizi bagina beti! » Archives for Otsaila 2012

Camera Awesome … pozoi ederra argazkilari fanatikoenentzat

2012-ko Otsailaren 29-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Irakurketak
  

Camera Awesome

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Gu … “Ez dut denbora luzerik behar …”

2012-ko Otsailaren 29-(e)an argitaratua.
Iñaki-(e)k egina.

Atalak: Bizitza
  
YouTube Preview Image
Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Amparo Sandino – Gozate La Vida

2012-ko Otsailaren 29-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Musika
  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Bisurteko irakurgaiak eta 2012-02-28-koak

2012-ko Otsailaren 29-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Irakurketak
  

Leonardo Böff: Brasildar kontraesan handia,
Txus Díez: Normalizazioaren pedagogia,
Rikardo Arregi: Presidenteak,
Euskal Herria osoak ahal duena egin dezala indarkeria adierazpen guztiekin bukatzeko: Raxoik Barcinari ETAren bukaeran Nafarroak ahotsa izango duela bermatuko. Hori bai Raxoi, Barcina ez da Nafarroa.
Antonio Alvarez Solis: Hori ez da zigorgarria,
Fredi Paia: Elkarbizitza?,
Txema Montero: Manilatik etorri zen sentimenduz betetako emakume bat,
Alfonso Sastre: Zein sisteman bizi garen eta norajoan nahi dugun
Cesar Manzanos: Eotrkinen ehiza eta klasismoaren kudeaketa
Inaxio Agirre. Ez da zentzuzkoa
Joseba Uria: Agerian blokeoa
Unai Iturriaga: Filemko gaiztoak
Iker Aranburu: Erantzunkizun defizita
Mikel Lizarralde: Ezusterik ez
Onitza Enbeita. Frikiak eta Harriak,
Xabier Gantzarain: Bakarrik, 2051

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Garai berriak, aldaketa, lana eta gerra garaiak

2012-ko Otsailaren 29-(e)an argitaratua.
Ainara-(e)k egina.

Atalak: Aisia, Irakurketak
  

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Emakumeen barrearen argipean

2012-ko Otsailaren 28-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Musika
  

YouTube Preview Image

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Virginia Imazi elkarrizketa eta beste irakurketak 20120227

2012-ko Otsailaren 28-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Irakurketak
  


Virginia Imaz: Umoreak tragediatik haratago ikusten laguntzen digu
Jose Ramon Blazquez: Urdangarinen antzezpena
Espainiak Europan trabak jarriko ditu Kosovoren independentzia aitortzeko
Rufino Iraola: Nor garen ahaztuta bizi gara, ohar gaitezen
Urtzi Urrutikoetxea: Hizkuntzak
Urkullu: “Ezker abertzaleak ez ditzala txaloak espero, heroi bat balitz bezala”
EA: PSOE eta PPk beste biktimetaz ezker abertzaleak esandakoa esango balu
Jesús González Pazos: Faxismo soziala eta finantzieroa Europan
1. Petra Elser: Frantsesa 2. Danel Agirre: Ying eta Yang, arin jan eta gutxi edan
Juanjo Alvarez: KOnstituzionalaren erronka: Parot dotrina
Espainiako Gobernua euskal hauteskunde errolda eraldatzeko babes juridikoa bilatzen ari da
Xose Luis Barreiro: INor ikusi nahi ez duen krisiaren aurpegia

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Atez atekoaz.

2012-ko Otsailaren 27-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Bizitza, Ekologia
Etiketak: 10 gezur, atez ate  

edo
Jatorrizko artikulua: Urko Apaolaza: Atez atekoaz hamar gezur handienen rankinga

%80a birziklatzen dugunok, asperduratik barregurara pasatu gara errausketa zaleek atez ateko hondakin bilketaren kontra jaurtitzen dituzten argudioak entzutean. Gipuzkoako 34 udalerritan jarriko dute martxan eta jadanik horietako batzuetan hasi da ohiko bonbardaketa mediatikoa. Hernanin  badira ia bi urte hasi ginela, eta esperientzia horretaz baliaturik, ranking moduko bat egitea otu zait, gure kuboan oraindino anakondarik ez dela agertu erakusteko. Jaun-andreok, hemen dituzue atez atekoaz esaten diren hamar gezur handienak:

1- Zikina da. Hori dioenak ez du inoiz bere etxeko komuna garbitu, ez ditu bazkaritako ontziak garbitzen. Organikoarentzako kuboa norberarena da, hala ulertzen dugu, eta platerak, komun-zuloa edo leihoak garbitzen diren moduan garbitzen dugu gure kuboa.

2- Kiratsa dario. Gezurra borobila. Organikoari ez dio denborarik ematen usainik botatzeko, maiztasunez jasotzen delako. Paperak, plastikoak eta janariak poltsa itxi batean nahastuta jartzen badira, orduan bai, orduan usaina azkar zabaltzen da. Atez atekoak hori saihesten du. Dena den, trukoak daude, arrain-hondakinak sukaldeko-paperarekin biltzea eta abar. Zaborrak zabor izateari uzten dio bereizita jasotzen den unetik.

3- Ezin izango dut arrainik erosi! Lasai. Lehendabizi lasaitu. Eta gero irakurri aurreko erantzuna. Legatza saltsan da nire espezialitatea!

4- Ez da erosoa. Jakina, eta txamarra eta botak jantzita euripean ibili behar izatea kontenedorea dagoen tokiraino, oso erosoa da. Kontenedoreko tapa astun eta zikina (hori bai zikina!) altxatzean hainbat egunez usteltzen egon den zaborraren (hori bai zaborra!) perfumea usaintzea, oso atsegina da. Atez atekoa egiten dugunok etxeko zapatilatan jaisten dugu “basura”, santiamen batean.

5- Gure barrioko blokeetan nola egingo da ba? Hernaniko kaxkoan egiten bada, edozein tokitan egin liteke. Bi urteren buruan behin bakarrik utzi digute kuboa jaso gabe, 2011ko azaroko uholde handiak izan zirenean. Atez ateko bilketak herri txikietarako baino ez duela balio sinetsarazi nahi izan dute errausketa-zaleek. Baina sistema malgua da eta edozein tokitan egin liteke: ordutegiak moldatuz, espazio fisikoak egokituz, garraio sistema samurragoak erabiliz… Hiri ugaritan biltzen dira hondakinak atez ate (Bruselan, San Frantziskon, Sidneyn…) eta biztanle dentsitate handiko herri askotan ere bai. Adibidez, Kataluniako Canet de Mar-en 2.400 biztanle bizi dira kilometro koadroko, Donostialdeko bikoitza, eta Espainiako Ingurumen ministerioak sari bat eman zion hondakinak porta a porta jasotzen izandako emaitzengatik!

6- Inposizio bat da. Izatekotan, Europako araudiak inposatzen du, organiko guztia bereizita jaso behar dela baitio. Antolatuko al zenuke herrian erreferendumik pixa kalean egitea baimentzeko? Semaforo gorria saltatzea zilegi al da? Zergatik inposatzen zaio herritarrari zaborra kontenedoreetara botatzea… eta etxeko leihotik bota nahi badu? Bere zaborra da, ezta? Kutsatzeko eskubiderik ez dugu, gure ondorengoen biziaz ari garelako.

7- Garestia da. Ez bost kontenedoreko sistema baino garestiago. Biltzea garestiago da lan-esku gehiago behar delako (lanpostu gehiago ere bai); baina birziklatzen dena askoz gehiago denez, eta zabortegira (edo balizko errauskailura) botatzen dena askoz gutxiago, diru iturri oparoa bihurtzen da eta konpentsatzen du. Hernanin hilero 47.000 euro aurrezten dira zabortegira askoz tona gutxiago botatzen direlako. Badakizu zenbat gastatuko den errauskailuarekin? Iturri batzuen arabera 1.000 milioi euro!

8- Organiko gehiegi bilduko da. Hori da Gipuzkoako politikariren baten ahotik entzun duguna. Organiko asko biltzea ez da txarra, organiko hori ezin konpostatzea da txarra. Azpeitiko Lapatx-eko konpostatze plantan bere gaitasunaren bikoitza jasotzen dute uneon. Alternatiba moduan Nafarroara eta Lapurdira eramango du Gipuzkoako Aldundiak oraingoz materia organiko hori. Gipuzkoako hondakinen planak hiru konpostatze planta aurreikusten ditu, baina errausketa-zaleen interesak medio, bat besterik ez da egin. Dena den, Debagoienako Mankomunitateak udaberrirako beste konpostatze planta bat irekitzea espero du. Konpostatze planta bat irekitzea errauskailu bat egitea baino berrehun aldiz merkeagoa da. Eta zertarako nahi dugu hainbeste konpost? Galdetuko du baten batek. Hobe konposta zaborra baino. Konpostak erabilera ugari ditu, ez bakarrik lorategitarako, gure mendi ihartuak biziberritzeko ere bai.

9- Errauskailua berdin beharko da. Gezurra borobil-borobil-borobila. Atez atekoarekin %85etik gora ere birziklatu daiteke (Antzuolan %90 birziklatzen dute). Geratzen den apurra, hondakin “inertea” da (kutsatzen ez duena) eta ez legoke arazorik edozein tokitan biltzeko, erraustu behar izan gabe, obretako lurra harrobiak berreskuratzeko biltzen den bezalaxe. Dena den, horrela hasita, ez da egia errauskailuarekin zabortegien aroa amaitzen denik: errauskailutik ateratako eskoriak eta errauts toxikoak zabortegi batean bildu beharko dira (Mutiloan, agidanez), eta askoz arriskutsuagoa izango da.

10- Begira, begira… nola dauden atez atekoa egiten den herrietan. Bai, esaten dute Hernanin arratoi-matoi batzuek mutiko bat eraso zutela kuboa hartzera zihoanean. Eta txotx denboraldia bertan behera geratu omen da jenderik ez datorrelako. Eta zabormendiak ei daude lehen parkeak zeuden tokian. Eta… ring-ring! Esnatu!

Amaitzeko ohar bat kontu honekin hasi berri diren 34 udalerritako lagunentzat. Normalean, atez atekoa ezarri baino hilabete batzuk lehenago eta beranduago, fenomeno paranormal bat gertatzen da. Alderdi batzuetako zinegotziei halako gaitz arraro batek jotzen die, gutunitis-a edo prentsa-oharritis-a dei diezaiokegu. Hauteskundeak gertu daudenean ere eman liteke eta herritarren umorean eragin dezake. Hernanin, adibidez, 32 kasu gertatu ziren soilik Hernaniko Kronikan atez atekoa ezarri aurretik eta ondoren. Beraz, pazientzia. Animo eta ongi etorri selektiboen mundura!

[Eguneraketa: 2011ko otsailaren 27a]

Atez ateko hondakin bilketaren inguruko hainbat lotura doakizue segidan, sistema horri buruzko informazioa,  argudioak, iritziak, elkarrizketak, datu bitxiak eta abar.

2007an Novotec enpresak Gipuzkoako edukiontzi grisaren (errefusa) karakterizazioa egin zuen. Bertan ikus daiteke oso gutxi dela birziklatu ezin daitekeen materiala (ez da %10era iristen). Hemen ikus liteke azterketa.

Atez atekoa ezarri den Gipuzkoako herrietan bereiztuta bildutako hondakinak %80 inguruan daude. Datuak San Marko Mankomunitatearen webgunean ikus daitezke (2010eko abuztura arte). Datu horiek hainbat erakunderen bidez bildu ohi dira (Aldundia, Mankomunitatea, Ecoembes, Ecovidrio…). Bestalde, Antzuolan %92 birziklatu zuten atez atekoa ezarri eta lehenengo sei hilabeteetan. Datuak atez ateko batzordeko teknikariek eman zituzten, hemen daukazue albistea Goiena aldizkarian.

Hondakinak atez ate biltzeko eredu eta modu asko daude munduan. Toki bakoitzeko ezaugarrietara moldatzen da eta jatorrian ahalik eta gehien bereiztea du helburu. Hemen  horietako batzuk:

-          http://www.raccoltaportaaporta.it/ webgunean Italiako Cosmari partzuergoak hondakinak atez ate nola biltzen dituen ikus daiteke. 240.000 biztanleri ematen dio zerbitzua.

-          Italiako Monza-ko nekazal eskola aitzindariak atez ateko esperientziaz atondutako txostena: http://www.slideshare.net/andoni63/esperintzia-di-racolta-porta-a-porta-en-italia

-          Salerno hiriko (140.000 biztanle) web gune ofizialean atez atekoaren inguruko datuak azaltzen dira: http://www.comune.salerno.it/client/scheda.aspx?scheda=653&stile=2&ti=2

-          Napoliko hirian auzo ugaritan egiten da atez atekoa, hemen dituzue bertoko alkateak argitaratutako ordenantzak sistema horren ezarpena arautzeko: http://www.asianapoli.it/portaaporta/regole.htm. Bilketa zehazki non egiten den mapa interaktiboa (http://www.asianapoli.it/sit/) ere badu Asianapoli enpresak eta hemen azaltzen du bilketaren informazio orokorra (http://www.asianapoli.it/portaaporta/raccolta.htm). Napoliko komunako webgunean ere badago informazio praktikorik (http://www.comune.napoli.it/flex/cm/pages/ServeBLOB.php/L/IT/IDPagina/8264)

-          Erroman milioi bat lagun atez ateko hondakinak bereizten. Bideo bat.

-          Novara hirian (108.000 biztanle) atez ateko bilketarekin lortutako emaitzak (%70 biltzen da bereiztuta): (http://www.assanovara.it/assanovara/contenuti/azienda/progetto_di_raccolta_differenziata_porta_a_porta.aspx)

-          Capannori herrian 2020an zero zabor izatea nahi dute. Hemen bideo bat.

-          Belgikako Namur hiriko adibidea (100.000 biztanle). 2009tik materia organikoa atez ate biltzen hasi dira: http://www.environnement-namur.be/gerer-ses-dechets.php

-          Frantziako Niort hiria (60.000 bizt.) lehenengotakoa izan zen hondakinen atez ateko bilketa ezartzen: http://www.agglo-niort.fr/-Collectes-en-porte-a-porte-

-          Atez atekoa Paris ondoko Chevreuse bailaran: http://www.siom.fr/Contenu.asp?article=38&arbo=282. Kale estuetan bilketa egiteko mini-kontenedoreen sistema bat ere erabiltzen du.

-          Ingalaterrako Friends of the Earth elkartearen aholkuak hondakinak atez ate jasotzeko: http://www.foe.co.uk/news/doorstep_recycling_survey.html

-          Europako Zero Zabor mugimenduaren webgunea: http://www.zerowasteeurope.eu/

Katalunian hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerrien elkarte sendoa dago. Hauxe da elkartearen webgunea.  2000. urtean hasi ziren hainbat udal atez atekoarekin eta kopurua haziz joan da, egun 80 udalerrik osatzen dute elkartea. 2010ean atez atekoaren inguruko gida garrantzitsu bat argitaratu zuten, gaiaz jantzi nahi duenarentzat ezinbestekoa, hemen duzue lotura: http://www.portaaporta.cat/documents/arxiu_portaaporta_101.pdf

Hernanin Zero Zabor taldeak lan asko egin du urte hauetan jardunaldiak eta ekitaldiak antolatzen eta zero zabor filosofia zabaltzen. Bertoko kideek iritzi sorta publikatu dute Hernaniko Kronikan atez atekoaren aldeko eta errauskailuaren kontrako pisuzko argudioak emanez. Hemen dituzue horietako batzuk:

-          Hernanin atez ateko zabor bilketa laster

-          Eta intzineradora?

-          Bosgarren kontenedorearen numeroak

-          Atez atekoak balio al du herri eta hiri handietarako?

-         Intzineradorak 100 kilo kixkali, eta 24 kilo eskoria sortu

-          Birziklatzeko obligazioa, eta kutsatzeko eskubidea

-          Gezur bonben azpian, ondo egiten jarraitu

-          Bosgarren edukiontzia eta supiztaileen gezurrak

-          Errauskailua: orain txantaje gezurtia

Gipuzkoako hondakinen planak (PIGRUG) 2002 urtean onartzen zuen atez ateko bilketa (derrigorrezkoa) efektiboagoa zela bilketa boluntarioa baino, “kalitate eta kantitate aldetik”. Horretarako Italiako esperientziak aipatzen zituen. Planaren edukien 109-110 orrialdeetan ageri da atez atekoaren inguruko informazio hori. Gero, 2008an planaren “aurrerapen dokumentua” egin zenean, erreferentzia hori kendu egin zen.

“Zabor turismoa” moduan ezagutzen denaz Roberto Carvallo aditu italiarrak zera esana du Hernaniko Kronikan egindako elkarrizketa batean: “Hondakinen turismoa patologia bat da, eta ohitura baten aldaketa garaira mugatzen da. Patologia guztiek bezala, honek ere bere medizina dauka, medizina naturala. Herritarrak lehen hilabetea bukatzerako konturatzen dira errazagoa dela zaborra bereizi eta etxe atarian uztea, beste herri batera kotxean eramatea baino”.

Bakartxo Mendez Legorretako alkateari elkarrizketa interesgarria egin dio Berria egunkarian Ainara Arratibelek. Atez atekoaren inguruko zalantzak argitzen saiatzen da Mendez, eta besteak beste, honakoa dio: “Herritarren parte hartzea gure programako ardatz nagusia da. Hondakinena denek dugun arazo bat da, eta guztion artean eraiki beharko dugu konponbidea. Haiei gure asmoen berri azalduko diegu, zergatik uste dugun atez atekoa dela sistemarik egokiena zaborrak biltzeko. Behin hori eginda, haien ekarpenak jasoko ditugu. Prozesu guztian hartuko dugu kontuan herritarren iritzia”.

Argian atez atekoen aldekoen eta kontrakoen arteko aurrez aurrekoa argitaratu genuen. Hernaniko EAJko zinegotzi Andoni Amonarraiz eta orduan Hernaniko alkate zen Marian Beitialarrangoitia bildu genituen. Erosotasunaz, operatibotasunaz, diru-kontuetaz, ingurumenaz… hitz egin zuten bertan. Bataren zein bestearen iritziak irakurtzeko sartu hona: http://www.argia.com/argia-astekaria/2249/atez-ateko-bilketa-alternatiba-versus-galbidea

Argian beste zenbait erreportaje eta artikulu irakurri ditugu hondakinen kudeaketaren inguruan. Hauek dira batzuk:

-          Larrun: hondakinen kudeaketa ereduak.

-          Atez ateko zabor bilketa: kontainerrik gabe, herria garbiago.

-          Auzolanean zaborrik ez eta konpost hobea.

-          Konposta eta birziklapena: etxetik garbitzen da herria.

-          Dominique Belpomme: “Pestizida eta erraustegiak gizateriaren aurkako krimenak dira”.

-          Zer da gehiago, zazpi ala hiru?

Debagoiena mankomunitateak webgune berezia du atez ateko bilketaren inguruan, Hondakinekin Selektiboak Gara izenekoa, bertan atez atekoaren inguruko ohiko galderei erantzunak ematen saiatzen dira: http://www.hondakinekinselektiboakgara.com/ohiko-galderak/

Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertso txapeldunak atez atekoaren defentsan egindako manifestu irakurketa ikusteko aukera hemen, eta testua irakurtzeko aukera hemen.

Gehiago irakurri
5 iruzkin
 

Pello Zubiria: Inma

2012-ko Otsailaren 27-(e)an argitaratua.
Ainara-(e)k egina.

Atalak: Bizitza, Politika
Etiketak: Inma Gomila  

Inma

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 

Ziurgabetasunaz eta bizitzaren inguruan asteak emandakoaz

2012-ko Otsailaren 26-(e)an argitaratua.
Horrelabizibaginabeti!-(e)k egina.

Atalak: Irakurketak
  

Aitxus Iñarra: Aitxus Iñarra: Ziurgabetasuna,
Xabier Gantzarain: Buztinezkoak, Konforme, Ezkutuan, Doktrina, Forma
Onitza Enbeita: Isiltasunaz, Lehentasunak, Hil, Jaio, Amodioa
Presarik gabe, baina etenik gabe
Lorea Agirre: Inor ez da mutu
Egoitz Lasa: «Denoi gertatutako gauzak antzeztuta konturatzen gara nolakoak garen euskaldunok»
Imanol Murua: Portuak eta aireportuak
Arantxa Iturbe: Puntualtasunaz
Unai Iturriaga: Bizkaiko faloa
Jon Sudupe: Txillardegi eta marxismoa
Angel Rekalde: Frikijale basatia
Arantza San Sebastian: Datorrenari begira
Hur Gorostiaga: Euskal udaberria
Karmelo Landa: Eskupeko eskubideak, badaezpadako demokrazia
Pello Urzelai: Lehia agerian
Gari Udabe: Presaka eta isolaturik
Andoni Egaña: Bi Dorre
Luzien Etxezaharreta: Eta euskal zibilizazioa?

Gehiago irakurri
Ez dago iruzkinik
 
123456789101112131415161718192021222324252627282930313233343536373839404142434445464748495051525354555657585960616263646566676869707172737475767778798081828384858687888990919293949596979899100101102103104105106107108109110111112113114115116117118119120121122123124125126127128129130131132133134135136137138
  • Berriketan
  • Sare sozialak
    • Twitterren gehitu
    • Facebooken gehitu
    • RSS
    • Delicious-en gehitu
    • Sare sozial gehiagotan gehitu
  • Iruzkin berriak
    amayaamaya :
    Desastre!!!!!..
    hbbbhbbb :
    Angeles Maestro: Nola prestatu eta nor ateratzen d..
    hbbbhbbb :
    Estitxu Eizagirreren Gaitzerdi blogetik ateraratak..
    legazpiarlegazpiar :
    Lluis Verdaguer (CiU): «Atez atekoa kenduko banu, ..
    amayaamaya :
    Goian bego...
  • Etiketak
    2012 berria Bildu Bizi bizitza Brasil CAN dantza Donostia EH Eskozia Espainia ETA Euskal Euskara filma Gantzarain giza independentzia Internet irakasle Jakoba Errekondo jatorria krisia kutxa Lan Lertxundi Lorea Agirre Love mundua musika Nafarroa Odon Olariaga Osakidetza Pako Aristi politika PSN Surf tortura UPN ustelkeria Zarautz ZAZ zoriontasuna
  • Artxiboa
    • Ekaina 2013 (9)
    • Maiatza 2013 (13)
    • Apirila 2013 (13)
    • Martxoa 2013 (22)
    • Otsaila 2013 (60)
    • Urtarrila 2013 (50)
    • Abendua 2012 (46)
    • Azaroa 2012 (49)
    • Urria 2012 (47)
    • Iraila 2012 (25)
    • Abuztua 2012 (44)
    • Uztaila 2012 (56)
    • Ekaina 2012 (81)
    • Maiatza 2012 (88)
    • Apirila 2012 (84)
    • Martxoa 2012 (107)
    • Otsaila 2012 (103)
    • Urtarrila 2012 (131)
    • Abendua 2011 (108)
    • Azaroa 2011 (94)
    • Urria 2011 (120)
    • Iraila 2011 (137)
    • Abuztua 2011 (155)
    • Uztaila 2011 (175)
    • Ekaina 2011 (158)
    • Maiatza 2011 (16)
HORRELA BIZI BAGINA BETI!
Bitanta(k) Garatua
Copyright © 2013. All Rights Reserved.